Bigarren eskuko azoka

Mozorroak trukatzeko aukera, gaurko azokan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 8a, 00:00

Hileko bigarren larunbatarekin bigarren eskuko azoka egiten da Hernanin, eta otsailekoa gaur bertan egingo da. 

Bigarren eskuko azoka egingo da gaurkoan, Urbieta kalean. Gaurko azoka berezia izango da, Inauterietarako mozorroak depositoan utzi eta saltzeko aukera egongo baita.

Mozorro edo osagarriak saltzeko aukera 

Nahi duenak, ohi  bezala, postua jartzeko aukera du, dakarkien edozer saldu ahal izateko. Baina hil honetako azoka berezia izango da, postua jarri gabe Inauteriekin zerikusia daukaten mozorro eta osagarriak saltzeko aukera ere izango baita. Horretarako, azoka hasi baino lehen depositoan utzi ahal izango dira saldu nahi diren gauzak, goizeko 09:00etatik 10:30etarako tartean, horretara bideratuko den postuan. 

Ondoren, azoka bukatuta, 13:30etan berriro ere postu horretatik pasa beharko da, utzitako gauzak saldu badira, horri dagokion dirua eskuratzeko, eta saldu ez badira, berriro ere utzitakoa etxera eramateko.
Bigarren Eskuko Azoka berezi hau, Urbieta kalean egingo da, goizeko 10:30etatik, eguerdiko 13:30etara bitartean. Eta bertaratzeko deia luzatu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!