Ernai Gazte Antolakundea

Erraustegiaren aurkako mobilizaziorako deia, Ernaiek

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 8a, 00:00

Ernai Gazte Antolakundea, ostegunean bidlu zen, mobilizazioaren berri emateko, Lasarten.

Lasarteko Ernai Gazte Antolakundeak, martxoaren 3an martxan jarriko den erraustegiaren  aurkakoa mobilizazioa antolatu du.

Martxoaren 3an, erraustegia ja­rri­ko dute martxan, eta Ernaiek, proiektu honen aurkako mobilizazio baterako deia luzatu du, «Gipuzkoarrok urteak daramatzagu makro proiektu zentzugabe honen aurkako borrokan, eta argi adierazi nahi dugu ez dugula etsiko eta borrokan jarraituko dugula». Erraustegia, «egungo sistema kapitalista hetereopatriarkalaren ikono bat gehiago» dela azpimarratu dute, «gutxi batzuen etekin ekonomikoa jartzen du gu guztion bizitzen gainetik» gaineratuz. 

«Gure hitza entzun dadin, mobiliazioa» 

Ernaiek, otsailaren 27rako, mobilizaziorako deia luzatu du, goizeko ikasle mobilizazio egingo dute Donostian, eguerdiko 12:00etan hasita Gipuzkoa Plazatik. Eta arratsaldean, gazte mobilizazioa antolatu da Lasarten, arratsaldeko 19:00etan hasita. Horrez gain, agerraldi honekin, «Larreko Mahaiak, otsailaren 29an antolatu duen herrialde mai­lako mobilizazioari gure atxi­kimendua eman eta Euskal Gazteriari ere bertan parte hartzera dei egin nahi dugu». 

«Heriotzera kondenatuko gaituen proiektua» 

Ernai Gazte Antolakundeak argi adierazi du, guztiak heriotzera kondenatuko gaituen proiektua jarri nahi dutela martxan,eta gazte antolakundeak, aurka egingo du, «hau baita beraien ustez herriaren alde lan egitea». Urte guzti hauetan, herri mugimendu ugari egin dira, eta Ernaiek  azpimarratu du Gipuzkoako herri­tarrak ez dutela proiektu txikitzaile honen aldeko apusturik egin ez egingo, argiago, «ez dugu horrelako proiektu txikitzailerik nahi gure herrian».

Egungo testuinguruan, gainera, larraldi klimatikoaren gaiak zentralitatea hartu eta eztabaida politiko eta mediatikoaren erdigune bilakatu denean, «are eta ulergaitzagoa da proiektu hau eraikitzeko urratsa ematea».  Hori horrela, alferrikako azpiegitura kutsakor eta garestiak eraikitzeari utzi eta beste bizimodu baten aldeko apustua egin nahi du Ernaiek, «gu guztion bizitza erdigunean jarriz eta ez gutxi batzuen etekin ekonomikoa. Beraz gazteok argi dugu, herriaren aurkako iruzurrik ez dugula onartuko. Merkatua eta interes pribatuak lehenesten dituen ereduaren aurrean, bizitzaren aldeko pausua egingo dugu».

Beraz, Ernaiek, otsailaren 27an egingo den, erraustegiaren aurkako mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu du, «ez dugu onartzen ustelkeriarik, ez gure lurrekin eta osasunarekin jolastetik. Ustelen legea errautsa eta kea besterik ez delako, gure bizitzak erdigunean jartzera gatoz!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!