Ttilin ttolon

Ohitura berriak barneratzea da pisua galtzeko eta mantentzeko gakoa

Kronika - Erredakzioa 2020ko otsailaren 8a

Jone LarraƱaga eta Maite Zabala Ttilin Ttolon belar dendan.

Pisua galtzeko gakoa da dieta terminoa baztertzea eta elikadura osasuntsu, konstante eta ez res­trik­tiboa barneratzea betiko.

Asko izan daitezke pisua galtzera bultzatzen duten arrazoiak: osasun arazoak, estetikoak, ongizatea… Helburuak desberdinak badira ere,  guztietan ezinbesteko baldintza da prozesuan goserik pasa gabe ohitura berriak barneratzea, lortutako helburuak epe luzera mantentzeko.

Modu kontzientean jatea ere ezinbestekoa da, alegia, benetako janariaz elikatzea, jaten dugun hori benetan zer den ezagutzea, eta garaian garaikoa bada askoz hobe. Arlo honetan gure arbasoetatik asko daukagu ikasteko oraindik, alimentu prozesatuak saihestuz adibidez.

Hiru oinarri dituen metodoa

Jone Larrañaga diestista-nutrizionistak ondo baino hobeto ezagutzen du pisua galtzen lagunduko duen metodoa. 
Batetik,  modu pertsonalizatuan ohitura egokiak barneratzen erakusten du. Horretarako, norberarentzat egokiak diren pautak identifikatu eta horiek aplikatzen laguntzen du.

Bestetik, bakoitzarentzat aproposak izan daitezkeen produktu naturalak gomendatu: estresa edota antsietateari aurre egiteko produktuak, likidoa jaistekoa, garbigarriak, asegarriak..., guztiak ere naturalak.
Eta azkenik, coaching nutrizionala erabiltzen du, prozesuan zehar topa daitezkeen zailtasunei laguntza psikologikoa eman eta emaitzak epe luzera bermatzeko.

Ttilin ttolonen, bi astetik behin 

Jone Larrañaga dietista-nutrizionistak bi astetik behin pasatzen du kontsulta, asteazkenetan, Txirrita kaleko 10garren zenbakian dagoen Ttilin ttolon belardendan. 

Informazioa nahi duen edonork doako bisita informatibo bat egiteko aukera dauka eta bertan bere egoeraren berri emango zaio: pisua, gorputz konposizioa (gantz eta likido portzentaiak...), eta norberarentzat egokia dena zehaztuko da. Horretarako aurrez hitzordua eskatu behar da 943 55 56 94 telefono zenbakira deituta edo belardendatik pasata.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!