Zinea

'Parasitos' Oscarretako hautagaia ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 7a, 00:00

Parasitos pelikula hegokorearra egongo da ikusgai gaur, bihar, etzi eta astelehenean Biteri kultur etxean. Oscarretan sei saritara dago aukeratua, pelikula onena barne, eta zinemaldi desberdinetan izugarrizko arrakasta izan du. Betiko orduetan egongo da ikusgai; gaur 22:30etan, bihar 19:30etan eta 22:30etan, igandean 19:30etan eta astelehenean 16:30etan. Gazteagoentzat Oveja Shaun:Granjadeon eskainiko da bihar eta etzi 16:30etan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!