Zuhaitz eguna

Hamaiketakorako 200 bokadilo prestatu dira

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 7a, 00:00

Zuhaitz Egunean, Hernanin, Larre Gainen ondoan dagoen Kaldera Zaharretan egingo dira landaketak bihar. Atzoko Kronikan hamaiketakoa nork berea eraman behar zela argitaratu zen, baina Ereñotzun bertan 200 bokadilo prestatuko dira eta beraz ez da hamaiketakorik eman beharrik. Bertara joateko, autobusa aterako da Elkano kaletik, Biteri ondotik, 09:00etan. Oinez ere joan ahal izango da 08:00etan Plazatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!