Informatika

Bederatzi gai eta 17 ikastaro, KZ Guneak martxoan zehar

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 7a, 00:00

Hilabete horretan aurrez aurrekoak euskeraz eskainiko dira eta urrunekoak gazteleraz.

Martxoko KZ Guneko ikastaroak ere argitaratu dira eta ikastaroetan izena emateko aukera ere ireki da. Internetez egin daiteke, www.kzgunea.eus webguneko gune pertsonalean, edo kzgunea.blog.euskadi.eus webgunean. 
Ikastaro eskaintzaren inguruko edozein zalantza izanez gero, idatzi daiteke tutor.hernani@kzgunea.net edota deitu daiteke 943 02 36 50 zenbakira. Ordutegia 09:00-13:30etara eta 16:30-20:00etara da. Ikastaro guztiak doakoak dira.
Martxoan bederatzi gai desberdin landuko dira eta 17 ikastaro eskainiko dira batzuk euskeraz eta besteak gazteleraz: enplegu-bilaketa, oinarrizko formakuntza, aisia eta entretenimendua, ofimatika, produktibitatea, programazioa, garapena, sare sozialak, segurtasuna eta e-administrazioa.

ENPLEGU-BILAKETA
URRUNEKOA
-Lana-bilatu interneten (40 ordu)**.

OINARRIZKO FORMAKUNTZA
AURREZ AURREKOA
-PC, teklatua eta sagua nola erabili. Martxoaren 2tik 4ra, 16:00-18:00*.
-Oinarrizko interneta. Nabigatu eta posta bidali. Martxoaren 5etik 18ra, 16:00-18:00*. 
-Mekanografia, hutsetik. Martxoaren 23tik 27ra, 16:00-18:00*.

AISIA ETA ENTRETENIMENDUA
AURREZ AURREKOA
-Zure bidaia planifikatu. Martxoaren 16tik 18ra, 11:00-13:00*.
-Garraio publikoa Smarthphonean. Martxoaren 26tik 27ra, 09:00-11:00*.

OFIMATIKA
AURREZ AURREKOA
-Ofimatika tresnak. LibreOffice. Martxoaren 2tik martxoaren 13ra 11:00-13:00*.

PRODUKTIBITATEA
AURREZ AURREKOA
-Informatika hodeian. Ezagutu zer den. Martxoaren 30etik martxoaren 31ra 16:00-18:00*.
URRUNEKOA
-Erabili profesionalki google aplikazioak (40 ordu)**.
-Dropbox. Gorde zure artxiboak hodeian (4 ordu)**.

PROGRAMAZIOA ETA GARAPENA
URRUNEKOA
-Wordpress. Zure webgunea sortu (20 ordu)**.

SARE SOZIALAK
AURREZ AURREKOA
-Facebook. Martxoaren 23tik martxoaren 25era 11:00-13:00*.
-Instagram. Martxoaren 26tik martxoaren 27ra 11:00-13:00*.
URRUNEKOA
-Facebook. (4 ordu)**.

SEGURTASUNA
URRUNEKOA
-Zibersegurtasuna. Arriskuak, zaurgarritasuna eta mehatxuak (20 ordu)**.

e-ADMINISTRAZIOA
AURREZ AURREKOA
-Online izapideak Osakidetzarekin.  Martxoaren 30etik martxoaren 31ra 16:00-18:00*
*Euskeraz/**Gaztelaniaz

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!