Udala

Kirol programak eta jarduerak antolatzeagatik dirulaguntzak eskatu daitezke oraindik

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 7a, 00:00

Gimnasia erakustaldia kiroldegian

55.000 eurokoa da bideratutako kreditua 2018-2019 denboraldiko jarduerentzako eta datorren ostiralera arte, gaur zortzi, dago aurkezteko epea.

Udalak kirol programa eta jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko baldintzak eta epeak orain  hamaika egun argitaratu zituen eta gaur zortzi, datorren ostiralean amaituko dira. Aurrekontuak irabazi as­morik gabeko kirol klubei eta elkarteei zuzendutako aurrekontu partidak biltzen ditu. Kirol programen helburuekin bat datozen 2018-2019 denboraldiko hainbat kirol programa eta jarduera antolatzeagatik emango dira, horiek izandako proiekziogatik zein interesagatik.

Oinarri hauen objektu diren dirulaguntzatarako bi­de­­ratuko den kreditua 55.000 eurokoa da.

Kasu zehatzetan, eta Hernaniko Udaleko Jarduera Fisikoa eta Kirol delegatuak hala zehaztutakoan, Hernanitik kanpo kokatutako entitateek ere izango dute diru-laguntzak eskuratzeko aukera, betiere , antolatutako jardueren zati haundi bat udalerrian bertan egin denean edo udalerriarentzat interesgarriak direla ikusitakoan. Udal Kiroldegian edo www.her­nani.­eus web orrian informazioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!