PODEMOS AHAL DUGU

Zirkuluak bilera, arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 6a, 00:00

Elkano kaleko 1 zenbakian daukan egoitzan bilera deitu du gaurko Podemos Hernani Ahal Duguren zirkuluak. Arratsaldeko 19:00etarako jarri dute hitzordua, eta gerturatzeko dei egin dute, bilerak beti «irekiak» direlako. «Edozein ekarpen egin nahi baduzu, edo lantaldean parte hartu nahi baduzu, espazio hau Hernani hobetzeko elkargune ezin hobea bihurtu daiteke». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!