ORONA FUNDAZIOA

Mendi eta herriei buruz, bi zine saio

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 5a, 00:00

Mendiarekin, euskerarekin eta gazteen hezkuntzarekin lotutako balioak biltzen dituen filma da 6.000 metroan ere. 9 xerpa gaztek eta 12 gazte euskaldunek Imja Tse (6.187m) eta Lobuje Ri (6.119m) mendietara egindako igoerak biltzen ditu. Gaur doan ikusi ahal izango da Galarretan, Orona Fundazioaren eskutik. Goizeko 11:00etan 14 eta 18 urte bitarteko ikasleei zuzendutako saioa emango da, eta 18:15etan, irekia. Doan izango da, baina erreserba egin behar da: 943 33 55 88 edo info@oronafundazioa.org.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!