DYA

Bihotz Biriketako Suspertze tailerra familian egiteko aukera emango du DYAk, Inmakuladan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 5a, 00:00

Otsailaren 15ean emango da tailerra, 16:00etatik 18:00etara. Izen-ematea ireki da:  helduentzat, 10 euroan; haurrentzat, doan.

Ongizatea eta Osasuna sustatzearen alde egiten duen lanaren barruan, DYAko Irakaskuntza Eskolak jarduera berri bat proposatu du: Bihotz Biriketako Suspertze (BBS) teknikak familian ikasteko tailerrak.

Tailer hau otsailaren 15ean emango da, Inmakulada ikastetxean, 16:00etatik 18:00etara, eta heldu eta umeek hartu ahal izango dute parte; heldu bakoitzak, gehienez, hiru umerekin, eta umeek 6 urtetik gorakoak izan beharko dute.

 

Identifikatu eta erantzun

Tailerraren helburua izango da «modu erraz eta praktiko batean bihotz-geldialdi bat identifikatzea, eta honen aurrean jokatzen ikastea».

Etxeko txikienek ere, aukera izango dute horrelako egoera baten aurrean nola erantzun ikasteko, «ondo pasatzeko aukera» emango duen ikastaro labur honetan.

 

18 urtera arte, doan

Izen-ematea irekita dago. Helduen kasuan, prezioa 10 eurokoa da, baina haur eta gazteentzat, 18 urte artekoentzat, doan izango da.

Lekua mugatua denez, eta «emandako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko», ahalik eta azkarren izena emateko eskatu dute DYAtik. Horretarako, www.dyagipuzkoa.com webgunean dagoen formularioa bete behar da. Era berean, informazio gehiago jasotzeko 943 46 46 22 telefonora deitu daiteke.

 

Aurretik hitzaldia, doan

Tailer horren aurretik, hitzaldia ere izango da bezperan, otsailaren 14an, 19:00etatik 21:00etara Inmakuladan, baita ere.

Kasu honetan, azalpenak emango dira, doan, Lehen Sorospenen inguruan: itolarriak, zauriak, erredurak, traumatismoak, bularreko minak, konbultsioak... landuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!