Berdintasuna

Izen-ematea irekita, haurdunaldi tailerrerako

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 4a, 00:00

Otsailaren 19an hasita, asteazkenetan izango dira saioak, Biterin, 18:00etatik 20:00etara. Gutxienez 12 asteko egon behar da haurdun.

Berdintasun Kontseiluak antolatuta, haurdunaldi tailerra emango da Biterin, otsailaren 19tik ekainaren 17ra bitarteko 15 asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara, eta izen-ematea irekita dago. Hilaren 14an bukatuko da epea. Saioak, zehazki, izango dira otsailaren 19 eta 26an; martxoaren 4, 11, 18 eta 25ean; apirilaren 1, 22 eta 29an; maiatzaren 6, 13 eta 20an eta ekainaren 3, 10 eta 17an.

Izen-emateak 40 euro balio ditu, eta Berdintasun Sailean egin behar da, 943 33 70 17 telefonoan, berdintasuna@hernani.eus helbide elektronikoan edo Plaza Feministan (Aristizabal 7, behea).

Tailerra, gutxienez 12 asteko haurdun dauden emakumeei eta haien bikote edo laguntzaileei zuzendutakoa izango da. Saio batzuetan haurdun daudenek bakarrik parte hartuko dute, beste batzuetan haien bikote edo laguntzaileek, eta beste batzuetan denak elkarrekin ariko dira. Gutxienez euskeraz ulertzea eskatzen da.

Zalantzak argitu, emozioak kudeatu eta gorputza landu
Saio hauek gidatuko dituzte Josune Martirena Sagastibeltza psikologoak eta Marijo Artola Lizarazu diafreo terapeutak.

Besteak beste, landuko dira haurdun dauden emakumeen eta bikoteen emozio eta sentimenduak, umearekiko loturak eta arnasketa teknikak.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!