Inauteriak

Ez dago zalantzarik, badatoz Inauteriak!

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 4a, 00:00

Inauterien iragarle finaren paperean aritu ziren Kaldereroak Hernanin, ostiral arratsaldean zein larunbat gauean. 

Inauteriak gerturatzen ari diren susmoa zeukanak, dagoeneko ez dauka zalantzarik. Inauterien iragarle finaren paperean aritu ziren asteburuan, Hernanin, Kaldereroak.

Bi bider atera ziren kalera, urtero bezala, zartagiak eta la­pi­koak jo eta hain karakteristiko duten hotsa zabaltzera. Ostiral arratsaldean egin zuten irteera, Langile ikastolako Kaldereroek, eta Plaza beteta, egin zieten deia aurtengo Inauteriei.

Eta larunbat arratsalderako jarri zuen hitzordua, ohi bezala, Elur-Txori elkarteak. Afari eder baten ondoren, Kaldereroen kon­partsa jendetsua atera zen kalera, hartzarekin batera, he­rriko kale eta plazak alaitzera. 

Kaldereroen jantzi kolo­re­tsu­ek, bidea egingo diete orain, mota guztietako mozorroei. Inauterietarako bi aste besterik ez dira falta eta!  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!