Eskubaloia

Bi garaipen eta hiru porrota Hernanik, partidu oso lehiatuekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 4a, 00:00

Neska infantilek eta mutil infantilen talde batek lortu dute garaipena; biek ere, emaitza estuarekin, «ligako parekotasunaren erakusle».

Atseden asteburua izan da hau, lehiari dagokionez, jubenil mai­lako eskubaloi taldeentzat; eta kadete mailan, soilik Hernani­ko nesken taldeak eta mutilen talde batek jokatu dute ligako partidua. Konpromiso zaila zeu­katen neskek, Ordizia liderraren kantxan, eta porrota gogorra jaso zuten (23-14). Eta galdu egin zuen mutilen taldeak ere, etxe­an, Urolaren kontra (30-33). Sail­kapenean aurretik dago Urola, eta galdu arren, herna­niarrek erakutsi zuten zergatik dauden sailkapenaren goiko aldean.

Mutil kadeteen beste taldeak, aldiz, lagunarteko partidua jo­ka­tu zuen, Zarautzen kontra; eta garaipena lortu zuen.
Ligako jardunaldi arrunta izan dute, ordea, infantil maila­ko taldeek. Eta emaitza onak lortu dituzte orokorrean, gaine­ra. Izan ere, hiru partiduetatik bi irabazi dituzte.

Horrela, 12-11 nagusitu ziren neska infantilak, Pulporen kon­tra; eta 24-26 Elgoibarren mu­tilen talde bat, etxeko tal­dea­ren aurrean. Ligako parekota­suna­ren erakusle izan dira biak: «oso lehiatua ari da izaten, ez delako inor nabarmentzen besteen gai­netik; eta hori oso ona da gaz­teen ilusioa eta gogoa man­ten­tzeko», nabarmendu dute.

Mutilen beste taldeak galdu egin zuen, Ordizian (31-20).  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!