Arrauna

Neska promesak laugarren eta bosgarren

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 4a, 00:00

Batel Ligak bere bigarren eta hirugarren jardunaldiak jokatu ditu asteburu honetan Pasaiako badian. Larunbatean Hernaniko zortzi batel aritu ziren maila desberdinetan eta igandean, berriz, hamar batel guztira. Emaitzarik nabarmenena neska promesek lortu dituzte bi jadunaldietan. Hernani Ak laugarren amaitu zuen, larunbatean, Trintxerpen eta bosgarren, igandean, Pasai San Pedroko uretan. Maila honetan bi batel uretaratu zituen Hernanik. Hernaniren partaidetza ondorengoa izan da: haur nesketan bi batel, infantil mutiletan bat, aipatutako neska promesetan bi batel, kadete mutilen batela, eta absolutu mutiletan beste bi. Gainera igandean neska absolutuetan ere beste bi batel aritu ziren.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!