Esku pelota

Emaitza onak hernaniar pelotariek

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 4a, 00:00

Arretxe-Alberdi alebinak eta Pascual-Azpeitia infantilak azken faserako sailkatu dira binakako Gipuzkoako Txapelketan asteburuan irabazita.

Azken jardunaldia ona izan da pelotari hernaniarrentzat. Hamaika garaipen eta bederatzi porrotekin emaitza esanguratsuak lortu dira. Horren erakusgarri infantil eta alebinetan lorturikoak.

Garaipen hoberenak Arretxe-Alberdi bikote alebinak eta Pascual-Azpeitia bikote infantilak lortu zituzten. Alebinek 4-16 irabazi zieten Epleko bikoteari eta 18-4 infantilek Gure Txerukoari. Emaitza horiek balio izan die Gipuzkoako Txapelketaren azken fasera sailkatzeko, binakako txapelketan.
Trinketean plenoa egin dute bikote hernaniarrek. Lautik lau garaipen erdietsi dira. Kadeteetan Arluziaga-Martin; jubeniletan  Uitzi-Oiartzabal eta Insausti II-Apaolaza; eta Pagola-Alvarez nagusietan irten dira garaile bere partiduetan. 

Exposito eta Labakak berriz ere galdu

Emaitzik txarrena Euskal Herriko txapelketan gertatu zen. Exposito eta Labakak erraz galdu zuten Lemoan, 22-7, eta azken fasera sailkatzeko aukerarik gabe geratu dira. Orain arteko partidu guztiak galdu ditu CD Hernaniko bikoteak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!