Pala

Garaipena eta porrota eliteko aurrenekoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 4a, 00:00

Garazi eta Olatzek ongi hasi dute Euskal Herriko irekia.

Irazustabarrena eta Saezek irabazi egin dute eta Isasmendi eta Arrietak galdu egin zuten lehendabiziko partiduan Mallabian. 

Hernaniko palistak bi txapelketa berri hasi dituzte asteburuan. Batetik nagusietan Mallabian elite mailako txapelketa hasi zen eta denetarik egon zen. Irazustabarrena eta Saezek 30-17 garaitu zituzten Murillo eta Ruiz de Azua. Ez zuten zorte bera izan Isasmendi eta Arrietak. 30-18 galdu zuten Galdos eta mendizabalen kontra. Partidu guztiak Mallabian jokatuko dira.

Bestetik, Euskal Herriko irekia ere hasi berri da asteburuan.   Garaipen garbia lortu zuten Olatz eta Garazik Larrabetzun. 30-8 irabazi zuten Olarretako bikotearen kontra 2garren mailan. Maila horretan Ekhine eta Elik 30-22 galdu zuten eta 3garren mailan 30-21 galdu zuten Enara eta Anek.
Kadeteek ere jokatu zuten Udaberriko txapelketa eta partidu borrokatu baten ondoren 30-27 irabazi zuten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!