Mendia, euskera eta gazteak, filmean

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 4a, 00:00

Orona Fundazioak 6.000 metroan ere filma jarriko du bihar doan, Galarretako eraikinean. Bi saio izango dira: goizeko 11:00etan, 14 eta 18 urte bitarteko ikasleei bideratutakoa emango da, nahiz eta gazteak ez direnek ere aukera izango duten bertaratzeko; eta arratsaldeko 18:15etan publiko guztiari irekitakoa. «Mendiarekin, euskararekin eta gure gazteen hezkuntzarekin lotutako balioekin» lotutako filma izango da, 9 xerpa gazte eta 12 gazte euskaldunen espedizioaren ingurukoa. Doan bada ere, gonbidapenak eskatu behar dira aurretik: 943 33 55 88 edo info@oronafundazioa.org.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!