Mendiriz Mendi

Oindira bira, hurrengo irteera

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 4a, 00:00

Helduei begira Mendiriz Mendik antolatu duen hurrengo irteera bertatik bertara egitekoa izango da; Oindira bira egitea proposatu du, Hernani ezagutuz programaren barruan. Irteera hilaren 16an egingo da, goizeko 08:30etan Plazatik abiatuta, eta parte hartzeko ez da izena eman behar. Informazio gehiagorako, hala ere, Iturregi plazako bulegotik pasa daiteke astelehen, ostegun eta ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!