Pala

Haurrentzako pala saioak, ostiralero

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 4a, 00:00

Hernaniko Palistak elkarteak pala saioak antolatu ditu 8 urtetik gorako umeentzat, kirola ezagutzen hasi daitezen. Otsaileko ostiraletan egingo dira saioak, hilaren 7an hasita, 16:45etatik 17:45etara Tilosetan. Parte hartzeko nahikoa da bertara azaltzea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!