Gaztelekua

Inauterietarako planaz gain, Zuhaitz Egunean parte hartzeko proposamena egin du Gaztelekuak

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 4a, 00:00

Larunbatean Mendiriz Mendirekin batera Zuhaitz Eguneko irteeran parte hartzeko, izena eman daiteke Gaztelekuan. Ekitaldi gehiago ere antolatu dira hil honetan; bihar, frontenisean aritzeko aukera izango da Latsunben.

Asteburuan, Wii bideojolasekin eman zaio hasiera otsaileko ekintzen egitarauari, Gaztelekuan. Proposamen gehiago badira.

Horien artean, hainbat irteera egingo dira, eta aurrenekoa, larunbatean izango da. Mendiriz Mendik antolatzen duen Zuhaitz Egunean parte hartu ahal izango da, goiz-pasa taldean egin eta zuhaitzak landatzeko. Parte hartzeko izen-emate fitxa bete behar da Gaztelekuan. 

Horrez gain, aste honetan bertan frontenis saioa, scattergories jolasean aritzekoa, eta egitaraua osatzeko ideiak botatzekoa ere egingo dira. Bestalde, harremanen eta sexualitatearen inguruan zalantzak argitzeko jarritako TO! buzoia ere irekiko da, hil honetan. 

 

OTSAILEKO AGENDA

5
Frontenisa, Latsunben.

6
Scattergories jolasa.

7
Ideian zaparrada.

8
Zuhaitz Eguna. Irteera.

9
Sukaldaritza: krepak.

12
Merienda osasuntsua.

14
TO! buzoian utzitako erantzunen irakurketa.

15
Aerorunba kiroldegian.

18, 19, 20
Mozorro eta karroza prestaketa, inauterietarako.

21
Festa, kalean. Inauteriak.

25
Ekintza Izarra (gazteek proposatua).


28
Mandala tailerra.

29
Zinemara irteera.

ITXITA
Astelehenetan, eta otsailaren 22 eta 23an (Inauteriak).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!