2020/02/05 11:00 - 12:30

Zinema

6.000 metroan ere

6.000 metroan ere
Orona fundazioa, Hernani

14 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako saioa, bereziki, ikasleentzat. Baina edonork hartu dezake parte.

Mendiarekin, euskararekin eta gazteen hezkuntzarekin lotutako balioen inguruan hitz egiten duen 6.000 metroan ere filma proiektatuko da. Felipe Uriartek zuzendu eta Mikel Fernandezek grabatua, 9 xerpa gaztek eta 12 gazte euskaldunek Imja Tse (6.187m) eta Lobuje Ri (6.119m) mendietara egindako espedizioak biltzen dira bertan.

Sarrera doan da, baina aurretik gonbidapena eskatu behar da:  943 33 55 88 / info@oronafundazioa.org

Hizkuntza: Euskara
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!