Erremontea

Barrenetxea Master finalera sailkatu da

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 3a, 00:00

Barrenetxea eta Ansa larunbateko partiduan.

Endika Barrenetxeak larunbateko finala jokatuko du Master Txapelketan finalerdian Ansa urnietarra gainditu eta gero. Ez zen partidu erraza izan eta 30-25 menperatu zuen aurrelaria. Finalean Javier Urriza aurkituko du. Honek bai, ikaragarri sufritu zuen bere finalerdia aurrera ateratzeko Endikaren aurka. Saldiasko aurrelaria 7-17 aurreratu zen, baina Urrizak buelta eman zion partiduari eta finalera sartu da. Beraz, bien artekoa udarako buruz burukoaren errebantxa izan daiteke. Orduan hernaniarrak irabazi zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!