Plenoa

Plenoak babestu du errauste-plantaren inguruko kezka Usurbilgo alkatearen gutuna onartuz

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 3a, 00:00

EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk gutuna babestearen alde bozkatu zuten eta EAJ-PNV eta PSE-EE ez ziren bat etorri mozioarekin.

EH Bilduk pasa den urtarrilaren 30eko Greba orokorra babesteko mozioa onartu zen PNVren aurkako bozkekin eta PSE-EE eta Hernani Ahal Duguren abstentzioekin. Greba baino bi egun aurretik egin zen urteko aurreneko Plenoa eta eztabaida gehien sortu zuen gaia izan zen. 
Gai ordenaren zazpigarren puntuak ere eduki zuen mamia. Bertan Usurbilgo alkateak egindako eskaera, Zubietako errauste-plantaren gaiaren ingurukoa, izan zen. Idatzi baten bitartez kezka azaltzen zuen eskutitza helarazi zuen eta babesa eskatu zien inguruko udalei. Hernaniko Udalak bat egin zuen kezkarekin, EH Bildu eta Ahal Duguren aldeko botoekin, 13 guztira, eta EAJ-PNV eta PSE-EE ren aurkako botoekin. EH Bilduk azaldu zuen gutuna kezka azaltzeko zela eta «horren aurka inor ezin da egon». Podemosek bermeak eskatu zituen osasunean ez eragiteko. PNVko ordezkariak errauste plantak berme guztiak dituela adierazi zuen  eta PSE-EEk «gai hau politika egiteko erabiltzen ari delako» bozkatu zuen aurka. «Kongresu batera ez da eraman ikuspegi desberdinak lantzeko». 
2019 urteko aurrekontuaren kreditu aldaketaren berri eman zen. Tokiko Agenda 21 eta parte-hartzea herritarrentzako batzordera atxikitu zen 17 aldeko botorekin eta Ahal Duguren abstentzioarekin. 
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde agintaritza Patzuergoak Udalarekin sinaturik dituen Erroldaren lagapenari buruzko hitzarmenaren luzapena aho batez onartu zen. Mugi txartela atera nahi dutenek eta talde bereziko kolektiboen parte direnenek Guipuzkoan egon behar dute erroldatuta.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!