Antzerkia

'Ikimilikiliklik', haur eta helduentzat

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 3a, 00:00

Marie de Jong konpainiak antzerki familiarra lantzen du eta oraingoan hitza ere erabiltzen du.

Otsailaren 15ean eskainiko da Biterin beldurarren inguruan hausnartzen duen esperotako antzezlana.

Datorren otsailaren 15ean, Biteri kultur etxean publiko familiarrari zuzendutako Ikimilikililiklik ikuskizuna erakusten. Aurreko urtarrilaren 21 eta 22an estreinatu zen Bilboko Arriaga antzokian, publiko eta kritikaren harrera beroarekin eta bira luze baten aurrenetako geldialdia izango da Hernanikoa.
Marie de Jongh konpainiak dakar antzezlana eta Espainiako Antzerki Familiarreko saria jaso zuen konpainiak 2018an. Ikimilikiliklik lan berria konpainia honen hurrengo urratsa da, nahiz eta ikuskizun honetan zenbait elementu berri gehitu, hala nola, hitzaren erabilera (orain arte keinu antzerkia eta maskararen erabilera ziren nagusi) eta, benetako gaztetxo-aktoreen presentzia antzezlanean. Mundu eder eta magikoan murgiltzen den ikuskizun berria da Ikimilikiliklik. Baina ohikoa duten moduan, oraingoan ere gai potoloak ekarriko dituzte konpainiako sortzaile diren Jokin Oregik eta Ana Meabek. Haur eta familiei zuzendutako antzerkia da, etxeko gaztetxoenek ulertzeko modukoa (7 urtetik gorako umeentzat aproposa baita) baina baita ere, helduek gogora dezaten.
Ikuskizun honen lehen protagonistak, sorginei sekulako beldurra zien baina, denborarekin, 'sorgin' bihurtu den neskato/emakume bat da.
Bigarren protagonista, berriz, hitza da. Marie de Jonghen ibilbidean ez da hitzik erabili. Betiere mutu jardun dute, keinu bidezko hizkuntza bidez eta maskara erabliz.
Oraingo honetan, ordea, istorioak hala eskatzen duelako, edo hobe esanda, kontatzeko modurik egokiena hitza erabiliz izango dela jakinik, hura baliatzea deliberatu dute. Oraingo honetan, publiko txiki eta helduarekin beldurraren inguruko hausnarketa bat partekatu nahi dute, dioetenez «bere izaera zikiratzaileaz, gure erabakien gainean duen botere gupidagabea; baina, aldi berean, gure identitatearen parte ere badena eta nola jakin behar dugun harekin bizitzen». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!