natura

Gaztelekuak bat egin du datorren larunbateko zuhaitz egunarekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 2a, 00:00

47ga­rrena, eta Joxe Legarretaren aldeko 33garrena da eta Astigarragan hurrengo egunean egingo da Andre Gobadarien parkean.

Aurtengo zuhaitz egunean berrikuntza bat egongo da. Mendiriz Mendi elkarteak antolatzen duen ekitaldi honetan Gaztelekuak bat egingo du lehenengo aldiz. Honela, ekintza, datorren larunbatean, otsailaren 8an, egingo da goiz guztian zehar.

Izen-ematea zabalik dago Gaztelekuan eta parte hartu ahal izateko izen-emate fitxa beteta izatea beharrezkoa da.

Aurtengoa 47garren edizioa izango da eta Joxe Legarretaren aldeko 33garrena.

 

Astigarragan parte hartzeko gonbidapenak bidali dira eta jaso ez dutenek Udalarekin kontaktuan jarri behar dira

Aurten gainera Hernaniko eta Astigarragako zuhaitz egunak asteburu berdinean ospatuko dira. Hori bai, Astigarragan igandean izango da. 2019an jaiotako haur bakoitzaren izenekin astigar bat landatuko da eta aurten Andre Goba­­darien parkea aukeratu da horretarako.

Parte hartzeko, udalak gonbidapenak bidali dizkie gurasoei, «jaso ez dutenek Ingurumen sailarekin harremanetan jarri behar dira».

Beraz zuhaitzaren egunaz gozatu nahi duenak, eguerdiko 12:00etan, Andre Gobadariaren parkera bertaratzea besterik ez du egin behar datorren igandean, otsailaren 9an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!