CANEXION

Txakurkumeen elikadura

Kronika - Erredakzioa 2020ko otsailaren 1a

Egun hauetan txakurkume berri asko sartu da gure familietan eta elikadura ondo aukeratzea oso garrantzitsua da, jokoan baitago gure maskota behar bezala garatzea eta haztea.

Merkatua puppy etiketa duten produktuez josia dago, baina horrek ez du bermatzen gure lagun berriarentzat egokienak direnik. Kalitatezko elikadura garrantzitsua da bizitza osoan, baina are garrantzitsuagoa hazkunde­-garaian; beraz, baztertu egin behar ditugu gama ertain edo baxuetako pentsuak, almazen eta supermerkatu haundietan aurkituko ditugun bezalakoak.

Kontuan izan behar dugu nutrizio-beharrak oso desberdinak direla arraza handietako eta arraza txikietako txakurren artean, hazkunde­ -erritmoa oso desberdina baita, horregatik, beraz, elikadura berezitasun horietara egokitu beharko dugu.

Canexionen kalitate haundiko elikagai naturalen aukera zabala daukagu, prezio paregabean, aurkezten diren behar guztiak betetzeko modukoak, kontuan hartuta arraza, tamaina, ilaje mota eta elikagaien alergia edo intolerantzia posibleak. Jakina, txakurkumeentzat egokitutako dieta hezea ere badaukagu, HE eta baita BARF ere.

Animalien nutrizioan espezializatutako gure taldeak zure maskotarentzako aukera onenari buruzko aholkuak emango dizkizu. Ez izan zalantzarik, laguntzeko gaude!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!