Talde nagusiek, atsedena

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 1a, 00:00

Jubeniletako bai nesken eta baita mutilen taldeek, eta kadete mutiletako Akola taldeak ere atsedenerako tartea izango dute asteburu honetan. Eskubaloi partiduak izango dira, hala ere; kadete mutiletako Sorlan etxean ariko da bihar, 12:00etan, Urolaren kontra, eta aurretik, 10:15etan, infantiletako neskek jokatuko dute Pulporen kontra. Kadeteetako neskak Ordizian ariko dira gaur 16:30etan. Infantil mutilak, gaur Elgoibarren eta bihar Ordizian ariko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!