ATLETSIMOA

Korrikalari hernaniarrak, bizi-bizi

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 1a, 00:00

Bilbon, Las Arenas lasterketan bigarren izan da Aitziber Martin Nicolas.

Hainbat lasterketatan hartu zuten parte pasa den asteburuan CD Hernani Atletismo elkarteko korrikalariek, eta emaitzak politak lortu zituzten. Batetik, igandean, Eibarren, Arrateko zelaietan LXIX. Boloumburu Krosa jokatu zen, eta hainbat mailatako 14 hernaniar izan ziren bertan parte hartzen. Horien artean, Enara Kerejeta alebinak bigarren postua lortu zuen. Juniorretan, bestalde, Ane Otaegik III. Laboral Kutxa Trofeoa irabazi zuen; Gipuzkoako lau krosek osatzen duten Ligan da hau, eta Otaegik aurreneko postuari eustea lortu zuen, lesio bat medio Arraten parte hartzerik izan ez bazuen ere. Azkenik, nagusietan, Aitziber Martin Nicolas Bilboko Las Arenas lasterketan aritu zen, eta emakumezkoetan bigarren izan zen, ia 12 kilometroak (11.900 m)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!