Erremontea

Finalerdietako aurrenekoan Barrenetxea IV, buruz buru

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 1a, 00:00

Sakean min ematen saiatuko da Barrenetxea IV.

Ansa II gaztea izango du aurkari hernaniarrak, Buruz Buruko Masterreko finalerdietako aurrenekoan. Segidan jokatuko dute bigarrena Urriza eta Endikak. Partiduak 16:00etan hasiko dira Galarretan.

Abailan dijoa aurrera Buruz Buruko Master Txapelketa; gaurkoan, bi finalerdi jokatuko dituzte lau erremontistak, arratsaldeko 16:00etan hasita Galarretan jokatuko diren partiduen artean.

Finalerdietan aurrenekoan Barrenetxea IV hernaniarra eta Ansa II gaztea ariko dira aurrez aurre, eta bigarrenenean, berriz, Urriza eta Endika.

Gauzak horrela, gaur bertan jakingo da otsailaren 8ko finalean zein bi erremontista ariko diren txapela lortzeko lehian.

Horez gain, beste bi partidu jokatuko dira gaur

 

Pelota bizien bila, hernaniarra

Lau finalistek ostegunean aukeratu zituzten gaurko pelotak. Barrenetxeak pelota biziak aukeratu zituen, 130 gramokoak, eta horietako bat arinagoa. Orokorrean, pelota pisutsuak bilatu zituen, biziagoak eta azkarragoak izango direnak, horrela, sakean min egiteko aukera izateko.

Ansak, bestalde, pelota arinagoak eta lehorragoak nahiago izan zituen, 128 eta 129 gramo artekoak, aurrealdean peloteorako aukera izateko.

Bigarren finalerdirako, berriz, Urriza eta Endika ez ziren peloten ezaugarri jakinen bila aritu; nahiago izan zuten xextotik ateratzean haiekin gustora sentitzea. Endikak joskura garbikoak aukeratu zituen; Urrizak, xextotik ondo aterako direnak

 

Urrizaren alde, balantza

Azken hiru urteetan Urriza izan da Masterreko txapela jantzi duen erremontista; aurreko bi urteetan, Utergak irabazi zuen, eta 2013 eta 2014an ere, Urrizak. Hori horrela, bera da oraingoan ere faborito, eta seigarren garaikurra etxeratzeko ahalegina egingo du.

Hala ere, gaurko finalerdian Endika garaitu beharko du horretarako, aurrena. Bestalde, Barrenetxeak ere Ansa gainditu beharko du finalera iritsi nahi badu. Behin horraino iritsita, hernaniarrak badaki Urriza garaiezina ez dela menderaezina.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!