ERRUGBIA

Gernikaren kontra aukera gaur, Landaren

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 1a, 00:00

Landaren jokatze aldeko izaten saiatuko dira gaur neskak.

Bigarren faseko hirugarren partidua jokatuko dute gaur neskek, 16:30etan hasita.

Etxean jokatzeko aukera izango dute gaurkoan Hernaniko neska errugbilariek. Bigarren faseko hirugarren partidua jokatuko dute, arratsaldeko 16:30etan hasita, Landaren bertan, eta Gernikaren kontra neurtu beharko dituzte indarrak.

Aurkaria bi porrot jaso berritan iritsiko da Hernanira, eta hori horrela, partidu orekatua espero da. Izan ere, Landarbaso taldea, Hernani, Ordizia, Atletico eta Txingudikoko jokalariekin osatua, azkena dijoa sailkapenean, justu Gernikaren atzetik, kontrako tanto diferentzia haundiagoa baitauka. Beraz, gaurkoan etxean jokatzeko aukera aprobetxatuko dute neskek, egoerari buelta ematen hasteko.

Oraingoz bertan, ondo ari da etxeko taldea, denboraldi hasieran jarritako aurreneko helburua, behinik behin, beteta baitauka: Euskal Ligako aurreneko bueltan, lehian ari diren 10 taldeen artean lehenbiziko bost postuetan sailkatzea, maila man­­tendu eta Euskal Herriko txa­peldun izateko lehiatzeko au­kera lortzeko. Bigarren bueltara iritsi da, eta orain, gauzak zailagoak badira ere, ez dute etsiko La Unica, Getxo eta Gernikaren kontra.

 

Mutilek, atsedenaldia

Ohorezko Mailan jokatzen duen mutilen taldeari dagokionez, bestalde, atseden luze xamar baterako tartea izango dute. Izan ere, hurrengo partidua ez dute jokatuko otsailaren 15-16ko asteburura arte; 6garren dijoan Independiente izango dute aurkari, orduan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!