Kultur agenda

Kaldereroekin eta Santa Ageda bezpedarekin emango zaio hasiera, Inauterien hilabeteari

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 1a, 00:00

Urteko bigarren hilabetea da, eta badatoz Inauteriak. Hori horrela, gaur Kaldereroekin hasiko da beroketa: gaueko 21:00etan aterako da konpartsa, eta Hernaniko kaleak zeharkatuko ditu, betiko kantuak abestuz.

Aste gutxi falta dira Inauterietarako, eta urtero moduan, aurrez prestaketa egin ohi da, Kaldereroak eta Santa Ageda bezpera ospatuz. Gaurkoan, Kaldereroen txanda da, eta aurten ere Elur-Txori elkartea izan da antolatzailea. Arratsaldeko 19:30etan izango da afaria, 8 eurotan eta elkartean bertan egingo da. Behin afarian bapo afaldu eta digestioa egin ostean, Kaldereroen konpartsa aterako da, gaueko 21:00etan hasita, eta Hernaniko kaleak Hungariako doinuz eta giroz beteko dira.

Langile ikastolako kaldereroak, atzo
Atzo Langile ikastolako haurrek aurrea hartu, eta Kaldereroak ospatu zituzten, astea amaitzeko asmotan. Giro ederra sortu zuten kaleetan barrena abestutako kanta eta dantzekin.

Ikastola eta ikastetxeek ere, Santa Ageda eguna ospatuko dute asteartean, kaleetan barrena eta ikastoletan bertan.

Santa Ageda bezpera asteartean, makilen erritmoan
Inauteriak badatozela iragartzeko, beste modu bat ere badugu Euskal Herrian eta hainbat tokitan, Santa Ageda bezperakoa hain zuzen. Makilen erritmoa eta hotsa, inauteriak datozenaren seinale dira, eta Hernanin, asteartean astinduko dituzte makilak.

Arratsaldeko 17:45etan, Milagrosatik aterako da, Hernaniko Ohitura Zaharrak abesbatza, «ohiturak gogoan eta euskera ahoan». Eta adierazi dute, herriko adin eta jatorri ezberdinetako pertsonak bat egiteko ekimen garrantzitsua iruditzen zaiela: «kantuan ariko gara, elkarrekin, txistularien eta bertsolarien laguntzaz». Parte hartzeko deia luzatu dute, eta etzirako entseguko zita ere jarri dute. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Biterin. «Abesteko gogoz bazaude, elkar ikusiko dugulakoan gaude».

Gaur gaueko 21:00etan aterako da Kaldereroen konpartsa, Elur Txori Elkartetik.

Goiz eguzki abesbatzak ere bat egin du Santa Ageda bezperarekin. Hasiera, zaharren egoitzan emango dute, 17:45ak aldera, eta 18:30etan Plaza Berritik aterako dira, eta Kale Nagusia igoko dute. Horrela, 19:00etan, Plazan elkartuko dira, herriko gainerako abesbatzekin, haiek ere aterako baitira kantuan: Kantuz abesbatza, Santa Agedako koroa eta Musika Eskolako abesbatza. «Denok batera kantatuko dugu abesti bat».

Txikiak ere, makilak astinduz
Ikastola eta ikastetxeetan ere ospatuko da Santa Ageda eguna. Urumea ikastolakoa goizeko 10:45etan hasiko dira, eta kalean barrena ariko dira, kantuan, eta arratsaldeko 16:15etan, eskolan bertan egingo dute. Elizatxon, goizeko 11:00ak aldera aterako dira kalera, eta kalez kale, giro paregabea jarriko dute Kaxkoan. Inmakuladan ere ospatuko dute Santa Ageda eguna, goizeko 11:00etan hasita, ikastetxean bertan. Eta Langile ikastolan, gelaz gela abestuko dute LH5ekoek, Laubidietan; eta Meabe eta Bidebietako geletara egingo dute bisita, LH6koek.

 

OTSAILEKO AGENDA

 

1 Kalderero konpartsaren irteera. Gaueko 21:00etan, Elur Txori Elkartek antolatuta.

4 Santa Ageda abesbatzen irteera. Arratsaldeko 17:45etan, Milagrosatik. «Ohiturak gogoan, euskara ahoan» lelopean.

6 Mintzoan kux-kux. Ipuin, kantu, olerki eta hitz jolasak, arratsaldeko 17:30etan, liburutegian. 3-5 urteko haurrentzat, gurasoekin. Espazioaren edukia mugatua da.

8 Zuhaitz eguna.

8 Bigarren eskuko azoka. Kalez Kale kantari eta Erromeria. Ohiko leku eta orduetan izango dira hiru ekintzak.

10 Zilegi eskola. Ligoteo saioa, pertsonen arteko harremanak eraikiz.Goizeko 9:30etan, Hernaniko AEKn. Gai emailea Maialen Gartzia izango da, Arremanitz kooperatibakoa.

13 Nahastekak. Sareak. Organik Dantza-Antzerki, Biterin, arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak astelehenetik aurrera salgai, 7,5 eurotara. Testurik gabea den Dantza-Antzerkia.

15 Haur antzerkia. Ikimilikiliklik. Eguerdiko 12:00etan, Biterin. Sarrerak astelehenetik aurrera salgai. Euskarazko antzerkia da.

16-25 Inauteriak

16 Iñude eta artzainak konpartsaren irteera, goizeko 11:45etan. Urumea ikastolatik aterako da. 

16 Inauteri aurreko kontzertua. Hernaniko Musika Bandak eskainiko du, eguerdiko 12:45etan, udaletxeko arkupean.

18  Emakumeek euskal literatura ikuspegi Feministatik mintegia. Koaderno gorria liburuari buruzkoa izango da. Arratsaldeko 19:00etan, liburutegian. Gidaria Kattalin Miner, eta espazioaren edukiera mugatua izango da.

27 Saio Linbikoak: musika, literatura eta emozioak. Arratsaldeko 19:30etan hasita liburutegian, Olatz Salvadorrek eskainiko du saioa. 16 urtetik gorakoentzat zuzenduta doa.

28 Ipuin kontaketa. Maite Frankok kontatuko du. 3-4 urte bitartekoentzat 17:30etako saioa eta 5-7 urtekoentzat arratsaldeko 18:00etan izango da, biak Biterin izanik. Plaza mugatuak daude, eta gonbidapenak liburutegian lortu daitezke.

29 Ene kantak. Satorjator emanaldia. Arratsaldeko 16:30etan eta 18:30etan. Orona Ideoko au­di­orioan eskainiko da. Dobera Euskara Elkartea izan da antolatzailea.

LITERATUR SOLASALDIAK

11 Liburua: Basa, Miren Amurizarena. Arratsaldeko 19:30etan izango da liburutegian, saioa euskeraz emango da Ane Mayozek gidaturik.

12 Liburua: Del color de la leche, Nell Leyshwrena. Arratsaldeko 19:30etan liburutegian. Gaztelaniazko saioa izango da eta Ane Mayozek eskainiko du.

ERAKUSKETAK

3-14 Gogoan hartzeko izenak. Egilea Joseba Zabalza da (Euskal Memoria Fundazioa). Biterin izango da ikusgai.

17-28 Patchwork. Egilea Patchwork taldea. Biterin egongo da ikugai.

GAZTELEKUA

7 ldeien zaparrada. Arratsaldeko 17:30etatik aurrera, Gaztelekuan.

15 Aerorumba. Arratsaldeko 17:30etatik aurrera, kiroldegian.

18-21 Mozorro, karroza prestaketa eta kalea festa. Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bitartean.

25 Ekintza-izarra. Arratsaldeko 17:30etatik aurrera

29 Zinemara irteera, arratsaldeko 16:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!