'Hezurbeltzak'

Emigrazioari buruz kantuan, umorez, kritikaz eta edertasunez

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 31a, 00:00

Jesus Prieto 'Pitti', Jon Maia eta Gorka Hermosa igoko dira taula gainera, gaur.

'Hezurbeltzak' emanaldia eskainiko dute gaur, 20:00etan Biterin, Jon Maiak, Jesus Prieto 'Pitti'k eta Gorka Hermosak.

Emanaldi berezia izango da Biteri kultur etxeak hartuko duena, gaur iluntzean. «Ibilbide luzeko eta nortasun eta izen haundiko hiru artista» igoko dira taula gainera, Hezurbeltzak proiektuarekin; eta emigrazioa­, gizarteko pertsonaia bazter­tuak  eta haien inguruko istorioak plazaratuko dituzte kantuan, 20:00etan hasita.

Bertsolari batek eta bi mu­sikarik osatzen dute hirukotea: Jon Maia ariko da kantuan, Jesus Prieto Pittik gitarra akus­tikoa joko du, eta eskusoinua­re­kin ariko da Gorka Hermosa.

Emanaldirako sarrerak, hi­la­ren 21etik daude salgai, 7,5 eu­­ro­an. Eta sarrerarik geratzen bada, gaur bertan eskuratu ahal izan­go dira, Biterin.

Poetika, umorea, kritika eta edertasuna uztartuz, «unibertso propio bat»

Izen berarekin, diskoa ere ka­­le­ratu zuen Hezurbeltzak pro­iektuak, 2018an. 13 abesti dira, eta izenburuak esanguratsuak dira: Hemen gaude; Jon Maiaren agurra 1997 (urte hartako Ber­tsolari Txapelketa Nagusia­ren finalean kantatu zuena, bere arbasoei eskainia); Belarrimo­tzak; Coplas a la abuela María Luisa; Aurresku del sur; Arbaso kasualak; Gernika 1937/4/26; Oler­ka­ria; Gure amaren erditze bal­din­tzak; Larrosa beltza; Maleta susmagarria; Denbora ez da pa­satzen; eta Munduak leku bat.

Poetika, umorea, kritika eta edertasuna uztartzen dituzte abestietan, emigrazioaz edota gizarteko pertsonaia baztertuez aritzeko, besteak beste. Eta zuzeneko emanaldietan, «musi­ka gainditzen duen unibertso propio bat» sortzen dute. Izan ere, «atrezzo eta giro bakan bat» ere izango du emanaldiak.

«Hona etortzeko mi­se­ria utzi zuen hegoaldeko jendeari ome­naldia da», azaldu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!