«Politika neoliberal suntsitzaileei aurre egiteko», grebarako deia Sortuk

Leire Goñi Iradi 2020ko urt. 29a, 00:00

Hernaniko Sortuk biharko Greba Orokorrerako dei egin du«greba orokorra gizartea eraldatzeko langileriaren erremintarik eraginkorrena» delako.

Prentsa ohar bidez, Hernaniko Sortuk ere bat egin du Eskubide Sozialen Kartak biharko deitu duen Greba Orokorrerako. 

«Langileok eta pentsionistak geroz eta zailagoa dugu hilabete amaierara iristeko, zailtasuna areagotuz emakumea izanik. Espainia eta Euskal herriko elite ekonomiko eta politikoek zapalduak eta txiroak nahi gaituzte, gure eskubideak murriztuz dekretu eta erreforma laboralen bidez haien diru-irabaziak handitzeko. Hamaika edo milaka arrazoi ditugu euskal herritar langileriak greba orokor batetara deitzeko eta mobilizatzeko, gure eskubideak
defendatu eta gure aldarriak mahaigaineratzeko beharra eta konpromezua dugulako: Pentsio duinak, lan-erreforma deuseztatu, 1200 gutxieneko soldata, eskubide sozialen bermea, herrien autodeterminazioa… Greba orokorra langileriaren erremintarik eraginkorrena da gizartea eraldatzeko, ataka batean ipintzen duelako sistema produktibo kapitalista eta bere estrategia neoliberala. Estrategia horretan kokatzen dira PNV, PP, PSE eta Ahal dugu greba orokorrari kontra eginez, ez dutelako euskal langileria, pentsionistak eta feministak aintzat hartzen. Guk gure agenda landu behar dugu, gure ibilbidea sendotu, Euskal Errepublika feminista eta sozialista helburu historiko bezala eta bertan gure etorkizuna erabaki nahi dugulako .Hori da gure borrokaren funtsa. Eta gure borroka, langileen, pentsionisten, gazteen, feministen, ikasleen… borroka delako, sortutik urtarrilaren 30ko eskubide sozialen aldeko greba
orokorreko mobilizazioetara deitzen dugu, politika neoliberal suntsitzaile eta hauen aliatuei aurre egiteko, duintasunez gure eskubideak defendatzea dagokigulako, bizitza eta zaintza erdigunean kokatuz, antolakuntzarako eredu berriak eraikiz. U30an denok grebara!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!