GREBA OROKORRA

Hernaniko EH Bildu grebarekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 29a, 00:00

Hernaniko EH Bilduk bat egingo du biharko grebarekin eta antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzera dei egin du. «Arrazoiak badaude eta, horregatik, urtarrilaren 30erako Eskubide Sozialen Kartak deitutako grebarekin bat egingo dugu. Prekarietatearen aurrean, bizi-baldintza duinak aldarrikatzen ditugu. Kalera aterako gara erabaki politikoen erdigunean bizitza jartzeko eta hauek ez egoteko elite ekonomikoen interesen menpe».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!