UDALA

Gaur gauean ez da organikoa bilduko grebaren ondorioz eta bihar ere ez da altzaririk jasoko

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 29a, 00:00

Ez da organikorik jeitsi behar gaur, Greba egingo baitute Garbitaniako langileek.

Garbitaniako batzordeak grebarako deialdia babestu du eta Udaletik eskatu da hondakinik ez ateratzeko herria txukun mantentzeko.

Garbitaniako enpresa batzordeak biharko, urtarrilaren 30eko, greba orokorraren deialdiarekin bat egitea erabaki du eta horrek zenbait ondorio izango ditu Hernaniko hondakinen bilketan.

Garbitania Hernaniko hiri-hondakinen kudeaketaz arduratzen den sozietate publikoa da eta grebaren ondorioz asteazken gauean jasotzen den organikoa ez da jasoko. Ostegun goizean egiten den altzari bilketa ere ez da egingo. Poligonoetako kartoia ere ez da bilduko.

Herria ahalik eta txukunen  egoteko, herritarrei zein enpresei eskatzen zaie, mesedez, ez ateratzeko hondakin horiek ez asteazken gauean ezta ostegunean ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!