Hondakinak

Asteazkenean ez da organikoa bilduko

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 28a, 00:00

Garbitaniako enpresa batzordeak datorren osteguneko, urtarrilaren 30eko, Greba deialdiarekin bat egitea erabaki du eta horrek zenbait ondorio izango ditu Hernaniko hondakinen bilketan. Asteazken gauean jasotzen den organikoa ez da jasoko. Ostegun goizean egiten den altzari bilketa ez da egingo eta poligonoetako kartoia ere ez da bilduko. Beraz herritarrei egiten zaie deia ez ateratzeko hondakin horiek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!