Aurkezpena

EHUN ekimen berria aurkeztuko da

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 28a, 00:00

Biterin Euskal Errepublikaren eguna antolatzeko jaio den mugimendua aurkeztuko da otsailaren 11n.

Ehun, otsailaren 15ean Euskal Errepublikaren eguna antolatzeko jaio den mugimendu herritarra da eta Hernanin otsailaren 11n, asteartean, aurkeztuko da Biterin, arratsaldeko 19:00etan. «Ekintza konkretu horren bitartez eta etorriko diren beste batzuen bidez, Euskal Herriko herri, auzo, lantoki, lagunarte eta norbanakoak ehuntzeko bokazioa duen mugimendua gara» diote ekimenaren bultzatzaileek.
«Sinetsita gaude Euskal Errepublika dela egunerokoan eragiten diguten arazo eta kezkak konpontzeko beharrezkoa dugun erreminta. Espainia eta Frantzia ez bezala, Euskal Errepublika guztion eskubideak bermatzeko aukera zentzudunena da. Horregatik uste dugu, eguneroko arazo konkretuen inguruan arituz Euskal Errepublikaren beharra modu esplizituan agerian jartzea beharrezkoa dela» adierazi dute.
Beraien ustez «Euskal mugimendu errepublikazaleak arrakasta izango badu behetik gora egin beharko du goitik behera beharrean. Gu hasi gara behetik Ehuntzen. Hasi zaitez zu ere gurekin».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!