Orona Ideo

Esperientzien trukaketa Orona Ideon

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 28a, 00:00

Enpresen arteko bigarren Lankidetza Foroa hartuko du Orona Ideok hilaren 31n.

Galarretan kokatuta dagoen Orona Ideok hartuko du Arizmendiarrieta Fundazioak antolatutako enpresen arteko lankidetzari buruzko bigarren jardunaldia, Oreki Fundazioaren eta Goierri Valleyren laguntzarekin eta Gipuzkoako Aldundiaren babes instituzionalarekin.
Aurreko urteko lehenengo edizioan bezala, hainbat enpresa elkarte eta garapen agentzia egongo dira Hernaniko Oronaren egoitzan. Foroa urtarrilaren 31n egingo da,  hau da ostiral honetan, 08:45ean hasi eta 15:30etan amaituko den saio batean.
Foroaren helburua da jarraipena ematea enpresen arteko lankidetzari eta esperientzien trukeari buruzko hausnarketa-espazioari, zeina duela hilabete batzuk sortu baitzen, joan den apirilean.
Bertan, Basque Precision Technology District (BPTD) eta Iraurgi Berritzen bezalako esperientzia arrakastatsuak kontatuko dira. 
Bertaratzen direnek planteatzen dituzten arazoak konpontzen ere saiatuko dira hitzaldi banatan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!