Udala

Kulturarteko Plaza Feministaren birgaitzeak Europako FEDER funtsaren dirulaguntza jaso du

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 28a, 00:00

Plaza feministaren eraikinaren atarian bertako kideak.

Bere eraginkortasun energetikoarengatik jaso du 213.183 euroko dirulaguntza Udalak. Birgaitze horren kostua 832.261 eurokoa da.

Europako Batasuneko FEDER funtsak 213.183 euroko dirulaguntza onartu dio Udalari Kulturarteko Plaza Feministaren eraikinaren birgaitzeak energetikoki eraginkorra izateko irizpideak betetzen dituelako. Birgaitze horren kostu osoa 673.000 eurokoa da (832.261 euro, BEZ barne). FEDER garapen jasangarria sustatzen duen Europako Funtsak diruz laguntzen ditu tokiko erakundeek karbonoa murriztuko duen ekonomiaren alde sustatzen dituzten aktuazioak. Udalak laguntza hori eskatu zuen eraikin hori birgaitzeko. 

Eraikin publiko berriek ia ezer ez dute kontsumitu behar
Eraikin horren birgaitzeak Europako zuzentarauak energia eraginkortasunaren inguruan ezartzen dituen irizpideak betetzen ditu. Europako zuzentarauak ezartzen duenez, 2020 amaitzerako eraikin publiko berriek «ia ezer kontsumitzen ez duen eraikina» izan behar dute, 'Near Zero Energy Building' (NZEBs), alegia.  
Hala, birgaitzen ari den eraikinaren isolamendu termikoa, baita berokuntza sistema ere, oso eraginkorrak dira eta barruko tenperatura egokia mantentzeko energiaren erabilera nabarmen murrizten dute asko aurreztuz.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!