Bola

Arrozpide hirugarren Binaka, Goenagarekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 28a, 00:00

76 brila bota zituzten hernaniarrak eta altzatarrak, Floridan. Leandro eta Ibon Miner ereñotzuarrak laugarren daude. 

Igandean ekin zioten Hernani eta Ereñotzuko bolariek, Gipuz­koako Binakako Txapelketari. Eta etxean aritu ziren, Floridan izan baitzuten aurreneko tiral­dia. Baita aprobetxatu ere! 

Hirugarren postuan da Miel Arrozpide herna­niarra, Anto­nio Goenaga altzatarrarekin bikotea osatuz. 76 brila bota zituzten, bien artean.
Eta ez dira aparte, Leandro eta Ibon Miner osaba-iloba ere­­ñotzuarrak ere. Laugarren pos­tuan daude, 69 brilarekin.

Floridan aritu ziren bolari­en artean, abilenak Txema Fer­­nandez eta Jesus Morales izan ziren, 47na brila bota baitzi­tuzten; 43na bota zituzten Unai Esnalek eta Jose Mari Etxebestek. Hain justu, Fernandez eta Esnal dira lider, 90 brilarekin; eta bigarren Morales eta Enrike Lopetegi, 83rekin.
Etxekoen bolarien artean, Leandro Mi­nerrek bota zituen brila gehien, 39 guztira; Fer­nando Gallegok eta Miel Arroz­pidek 34na; eta nes­ketan, Na­gore Miner bos­ga­rren izan zen, 16 brilarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!