Boleibola

Senior mailako bi taldeek, porrota

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 28a, 00:00

Ez zituzten besoak jaitsi hernaniarrek, baina gehiago izan zen Udapa Lankide.

Udapa Lankideren kontra galdu zuten mutilek, eta Kostkasen kantxan neskek. 

Asteburu zaila izan dute Herna­niko boleibol taldeek, eta porrota bana jaso dute, senior mailako­ek. Udapa Lankideren kontra galdu zuten mutilek (0-3), etxe­an; eta Kostkasen kantxan jaso zuten porrota neskek (3-2).

Euskal Ligako laugarren pos­tura igotzeko aukera zuten mutilek, eta espero bezala, par­tidu berdindua eta borroka­tua izan zen. Aurreneko jokoak, 23-21 aurretik egon ondoren, ihes egin zien hernaniarrei (23-25); eta bigarrenean ere, azkeneko puntuetan hobeto ibili ziren gasteiztarrak (23-25). Partidua mal­dan gora zutela, hirugarre­na gaizki hasita eta lesioak ere tar­teko, 17-25 irabazi zuen Lan­kidek, garaipena eskuratzeko.

Partidu gogorra izan zuten neskek ere, Gipuzkoako Ligan; eta denboraldiko aurreneko po­rrota jaso zuten. Baja batzuekin iritsi zen Hernani, eta azkeneko puntura arte borro­katu arren, galdu egin zuen. 16-25 irabazi zuten aurrenekoa; 25-20 eta 25-19 galdu hurrengo biak; eta laugarrenean berdindu arren (19-25), galdu egin zuten joko erabakigarria (15-9).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!