Udala

Carmen Adarraga Elizaranen omenez parke baten izendapena egingo da

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 28a, 00:00

Carmen Adarraga Elizaran kirolari hernaniarraren omenez atletismo ondoko parke estaliaren izendapenaren inaugurazioa egingo da ostiralean, 12:00etan. Emakumezkoek herriko historian merezi duten lekua berreskuratzeko asmoz, Hernaniko Berdintasun Kontseilua, Udalarekin elkarlanean, ikerketa lan bat egiten ari da. Helburua da emakumeek berreskuratzea historia ofizialak ukatu izan dien lekua: nola eta herriko kale izendegian emakumezko horien figurak nabarmenduz. Lan horren barruan kokatzen da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!