gimnasia

Erakustaldi ederra kiroldegian, Hernaniko gimnastek

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 28a, 00:20

Gimnasia erritmikoko talde bat, baloiekin bere saioa eskaintzen, igandean.

Ikasturtean zehar landutakoa herritarrei erakusteko asmotan, igande goizerako jarri zuen hitzordua, kiroldegian, Hernaniko Gimnasia Erritmiko eta Akrobatiko Taldeak. Eta erakustaldi ederra eskaini zuten herriko gimnastek, harmailak bete-beteta zirela. Uztaiak, baloiak, mazak edota zintak erabiliz, taldeka zein bakarka, ikusleen txalo zaparradak eragin zituzten, helduagoek zein txikienek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!