Udala

Kirol dirulaguntzak eskatu daitezke

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 28a, 00:00

55.000 eurokoa da bideratutako kreditua eta otsailaren erdialdera arte dago aurkezteko epea. 

Zabaldu du Udalak epea, kirol programa eta jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko. Aurrekontuak irabazi as­morik gabeko kirol klubei eta elkarteei zuzendutako aurrekontu partidak biltzen ditu. 

Kirol programen helburuekin bat datozen 2018-2019 denboraldiko hainbat kirol programa eta jarduera antolatzeagatik emango dira, horiek izandako proiekziogatik zein interesagatik. 

Oinarri hauen objektu diren dirulaguntzatarako bi­de­­ratuko den kreditua 55.000 eurokoa da. 
Kasu zehatzetan, eta hernaniko Udaleko Jarduera Fisikoa eta Kirol delegatuak hala zehaztutakoan, Hernanitik kanpo kokatutako entitateek ere izango dute diru-laguntzak eskuratzeko aukera, betiere , antolatutako jardueren zati haundi bat udalerrian bertan egin denean edo udalerriarentzat interesgarriak direla ikusitakoan.

Otsaila erdialdera arte 
Aurkezteko epea otsailaren erdialdera arte izango da, 15 egun natural deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Dokumentazioa eskuratzea, informazioa eta eskaeren aurkezpena Hernaniko Udal Kiroldegiko bulegoetan, edo www.her­nani.­eus web orrian ere eskura daiteke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!