KZ gunea

Mugikorrei begirako ikastaro ugari, otsailerako eskaintzan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 27a, 00:00

Informatikan eta teknologia berrietan trebatzeko hamalau ikastaro izango dira aukeran, Hernaniko KZgunean; eta izenematea zabalik dago.

Eskaintza zabala izango du Hernaniko KZguneak berriro, otsailerako, informatikan eta teknologia berrietan trebatzeko. Zehazki, hamalau ikastaro es­kainiko dituzte, gehienak au­rrez aurrekoak; eta mugikorrei eta sare sozialei begirakoak dira horietako hainbat.

Horrela, WhatsAppari buruz ariko dira bi egunez, otsaila­ren 12an eta 13an; aurrez au­rre. Eta urruneko bi ikastaro izango dira sare sozialen ingu­ru­an: Facebook, Twi­­tter eta YouTuberi buruz, otsai­la­ren 3tik martxoaren 4ra; eta Instagrami buruz, otsaila­ren 24tik mar­txo­a­ren 4ra.

Gainera, smartphone eta ta­bletekin lotuta, lau ikastario izango dira aurrez aurre: horien ezagutza lantzekoa, otsailaren 3tik 11ra; smartphonearekin argaz­kiak nola egin, otsailaren 14tik 17ra; argazkiei ukituak nola eman, hilaren 18tik 19ra; eta smartphoneko Google apli­ka­zio­ei buruzkoa, otsailaren 17tik 27ra.

Izenematea, zabalik

Ikastaro guztietan (azpiko koa­droan dago eskaintza osoa) ize­nematea zabalik dago: Hernani­ko KZgu­ne­an bertan (Biterin); tutor.her­­nani@kzgunea.net hel­­bide elek­tro­nikora idatzita; edo­ www.kzgunea.eus web orrian.

 

KOMUNIKAZIOA

AURREZ AURREKOA

-WhatsApp. Otsailaren 12 eta 13an, 18:00-20:00*.

OINARRIZKO FORMAKUNTZA

AURREZ AURREKOA

-PC, teklatua eta sagua nola erabili. Otsailaren 3tik 5era, 11:00-13:00*.

-Smartphoneak eta tableta. Otsailaren 3tik 11ra, 18:00-20:00*.

-Oinarrizko interneta. Nabigatu eta posta elektronikoak bidali. Otsailaren 6tik 19ra, 11:00-13:00*.

-Mekanografia, hutsetik. Otsailaren 24tik 28ra, 11:00-13:00*.

URRUNEKOA
-Android Sistema Eragilea. Otsailaren 3tik martxoaren 4ra (40 ordu)**.

IRUDIA ETA BIDEOA

AURREZ AURREKOA
-Argazkiak Smartphonearekin. Otsailaren 14tik 17ra, 16:00-18:00*.

-Argazkiei ukituak eman zure Smartphonearekin. Otsailaren 18tik 19ra, 16:00-18:00*.

OFIMATIKA

URRUNEKOA

-Ofimatika orokorra. LibreOffice. Otsailaren 3tik martxoaren 4ra (40 ordu)**.

-Ofimatika aurreratua. LibreOffice. Otsailaren 3tik martxoaren 4ra (40 ordu)**.

PRODUKTIBITATEA

AURREZ AURREKOA

-Google Aplikazioak Smartphonean. Otsailaren 17tik 27ra, 18:00-20:00*.

SARE SOZIALAK

URRUNEKOA

-Sare sozialak: Facebook, Twitter eta YouTube. Otsailaren 3tik martxoaren 4ra (40 ordu)*.

-Instagram. Otsailaren 24tik martxoaren 4ra (4 ordu)**.


SEGURTASUNA

AURREZ AURREKOA

-Erosketa eta ordainketa segurua Interneten. Otsailaren 20 eta 21ean, 11:00-13:00*.

*Euskeraz/**Gaztelaniaz.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!