Kultura

'Hezurbeltzak' emanaldia, ostiralean Biterin

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 27a, 00:00

Gorka Hermosa, Jon Maia eta Jesus Prieto 'Pitti', aurreko emanaldi batean.

Iluntzeko 20:00etan izango da, Jon Maia, Jesus Prieto 'Pitti' eta Gorka Hermosaren eskutik. Sarrerak salgai daude, 7,5 euroan.

Kontzertu berezia izango da da­torren ostiralean, Biteri kultur etxean. Hezurbeltzak emanaldia eskainiko dute, ibilbide luzeko eta nortasun eta izen haundiko hiru artistak: Jon Maia bertso­lariak, eta Gorka Hermosa eta Jesus Prieto Pitti musikariek.

Iluntzeko 20:00etan izango da, eta sarrerak sal­gai daude, 7,5 euroan, Biterin. Kan­tuetan, bil­duko di­tuz­te emigra­zioa, gi­zarteko per­tsona baz­ter­­tuak eta haien in­gu­ruko is­to­­­­rio­­ak; eta uztartu­ko dituzte poe­­tika, umo­­rea, kritika eta eder­­­tasuna, «mu­sika gainditzen duen uni­ber­tso propioa sortuz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!