Hastear dira, Erroilaburu bidea egonkortzeko lanak

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 26a, 00:00

2019ko maiatzetik dago itxita; datorren astean ekingo diote.

Lur-jausi bat izan zen 2019ko maiatzean, euriteen ondorioz, Erroilaburu herri-bidean, Epele auzoan; eta ordutik itxita dago, ibilgailuen­tzat. Horren ordez, beste bide batzuk erabiltzen di­tuzte bizilagunek, baina lu­ze­agoak dira.

Hori horrela, bi­dea egon­kor­tzeko lanei ekingo die Her­na­niko Udalak, datorren astean; eta hilabeteko epea aurreikusi du, bukatzeko. 71.347,49 eurokoa izango da kostua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!