Errugbia

Defentsako bonusak ere ihes azkenean, Ordiziaren nagusitasunaren aurrean

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 26a, 00:00

Ordiziarren indarrari gogor egin zioten hernaniarrek, saririk ez jaso arren.

15-24 galdu zuen derbia Hernanik, atzo Landaren. Puntu bat eskuratzeko aukera izan zuen azkeneko entsaioarekin, baina Loketi Manuk huts egin zuen konbertsioa.

Jakina da edozer gerta daitekeela Hernani eta Ordiziaren arteko derbietan; baina atzokoan, bere nagusitasuna agerian utzi zuen talde goierritarrak, partiduaren hasieratik. Eta garaipen erosoa eskuratu zuen Landaren (15-24).

Irabazteko aukerarik ez iza­nagatik ere, ordea, defentsako bonusa lortzeko puntu-puntuan izan ziren hernaniarrak. Entsa­ioa lortu zuten, denbora bukatu­ta zela, eta eskura izan zuen zazpi puntura gerturatzea, Lo­ke­ti Manuk; baina huts egin zuen konbertsioa, Tongakoak.

Hasieratik utzi zuen bere nagusitasuna agerian Ordiziak, eskura jokatzen zuenean min eginez, eta formazioetan inda­rra erakutsiz. Horrela lortu zuen aurreneko entsaioa, bosgarren minutuan; eta gertu izan zuen bigarrena, ordu laurdenerako.

Goierritarren indarrari eus­tea tokatu zitzaion Herna­niri, 25garren minutura arte; eta hor­tik atsedenaldira jokatu zituzten minutu onenak, trikoloreek: Ordiz­iaren saiakerak kate mo­tzean lotu, eta jokaldi onak ha­ritu zituzten, baita entsaioa gertu izan ere. Jokoa orekatu izanak konfiantza eman behar zien bigarren zatirako. Baina orduan, aurreneko zatiko azke­neko jokaldian, bigarren entsa­ioa lortu zuten ordiziarrek, Her­na­ni bat gutxiagorekin zela apro­betxatuz (0-12).

 

Bigarren zatia hasi eta berehala, partidua erabakita

Bigarren zatiaren hasieran be­rreskuratu zuen esperantza Her­­­nanik, Loketi Manuren zigor kol­pearekin (3-12). Baina bere­hala uxatu zituen zalantza guz­tiak, Ordiziak: 10 minututan bi entsaio lortu, eta erabakita utzi zuen partidua (3-24).

Trikoloreak ez zeuden amore emateko, hala ere; eta defen­tsako bonusa eskuratzeko segi zuten lanean. Horrela lortu zu­ten zigor entsaioa aurrena, 72ga­rren minutuan, Ordizia bi gutxiagorekin zela aprobetxatuz (10-24); eta bigarren entsaioa denbora beteta, Jose Luciano Abe­ciaren eskutik. Kon­bertsioak utzi zituen punturik gabe.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!