EKOGUNEA

EkoBermuta gaur, kontsumo ohiturei buruz, Maddalen Diaz adituarekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 26a, 00:00

Maddalen Diaz, ekologian eta ingurumenean aditua. Argazkia: Tolosaldeako Ataria

'Bi urteko hondakinak kristalezko pote batean' solasaldia gidatuko du, 12:30etan Ekogunean.

EkoBermuta solasaldiei eman­go die hasiera gaur, Kutxa Eko­guneak. Hileko azkeneko igan­dero izango dira, eta aurrenekoa, Maddalen Diazek gidatuko du; ekologian eta ingurumenean adi­tua da bera. Horrela, eguer­­diko 12:30etan hasita, kon­tsumo ohiturei buruzko hausnarketa ekarriko du, eta «ia zaborrik sortu gabe bizi dai­te­keela» era­kutsi nahi du: Bi urteko kris­talezko pote batean.

Doakoa izango da, Ekogunea­ko terrazan; eta bitartean, Haur Parkea eta ipuin antzeztua izan­go dute haurrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!