UDALA

Ur kontagailuen ikuspenak, gaur ere

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 25a, 00:00

Udal Zerbitzu Publikoetako Saila ur kontagailuetako ikuspenekin hasi zen atzo eta gaur jarraipena izango du.

Udal Zerbitzu Publikoetako Sailak, ikuspenak egingo dituzte herriko hainbat jabeekin, erkidego edo komunitateetako etxebizitzetan. Udalak komu­nitate horiek ur-kontagailuak berritu nahi ditu. Horretarako, instalazioak dituen konplexutasunak azter­tzea be­harrezkoa da, eta ikuspenak atzo hasi baziren ere, gaur izango dute jarraipena. Komunitate horiek Oartzu, Elkano eta Izpi­zua kleetan daude.

 

Egonkortze lanak Epele auzoko Errolaburun

2019ko maiatzean, euriteen ondorioz, luizi bat gertatu zen Epele auzoan, eta orduz geroztik, itxita dago. Horren ordez, beste sahiesbide batzuk erabiltzen dira, eta hori konpondu nahian, konponketa lanak abiatuko dira datorren astean. Lanak egiteko hilabeteko epea aurreikusten da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!